Fruta baratza bat landatuko dute 18:00etan, Usurbilgo Baratze Parkean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 8a, 10:11

Mugimendua izango da asteazken honetan, Usurbilgo Baratze Parkean. "Fruta baratza bat landatuko dugu. Tomateak, berenjenak, piperrak... Guztira 100 barietate ezberdin!. Fruitu baratza berri bat antolatu eta egingo da, bertara hurbiltzen diren interesatu guztien partaidetzarekin. Lursail batean fruitua ematen duten 100 bat barietate desberdin eta berezi landatuko dira (tomatea, piperrak…), landareen aniztasuna balioan jarriz. Bukaeran, ekomerienda partaide guztientzako ere izango dugu. Animatu eta hurbildu zaitez!".