Martxan da aurten ere “Oporrak Bakean” egitasmoa. “Helburua 9 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera gatazkatsutik urrunduz, beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea da eta bide batez, desertuan udako bi hilabete horietan (uztaila eta abuztua) pairatzen den tenperatura altuetatik babestea”, ohartarazi dute elkartasun ekimenarekin bat egin duen Usurbilgo Udaletik. Azken lau urteetan babestu du egitasmoa Udalak. Tarte horretan, bi haur saharar izan dira oporretan Usurbilgo familiek harreran hartuta.
Uda honetan haur saharar bat etxean hartu nahi duenak, izen eman edo informazio gehiago eskura dezake Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, 943 377 110 telefono zenbakian edo gizartelangilea3@usurbil.eus helbidean. Izen emateko epea ekainaren 15era artekoa izango da.