Urtean zehar landutakoa plazaratzeko unea da talde askorentzat. Tartean, soinketa erritmikoan aritzen direnentzat. Tximeleta taldekoen ikasturte bukaerako ikuskizuna antolatu dute ostegun honetarako, arratsaldeko 17:30etan Oiardo Kiroldegian. Gimnastika erritmikoa, dibertigarria eta Hip-Hop saioak. "5-23 urte arteko partaideek ikasturte osoan eginiko lanketa erakutsiko dute eta emanaldi bukaeran sorpresa bat izango dugu! Animatu eta etorri guretzako hain polita den egunaz gozatzera!", deitzen diete usurbildarrei. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da.