Hilabete osorako ekimenen zerrenda, uztaila hasierara arteko egitaraua osatzen ari da Gipuzkoa Zutik ekimena. Segidan duzue datozen asteetarako ezagutzera eman duten egitaraua. Behin behinekoa da, aldaketak izan ditzake honenbestez. Datozen deialdien artean, ostiralean 19:00etan, Kutxabank eta Foru Aldundia inguratzeko ekimena antolatu dute.
Atxikimendu taldeak
Donostiatik kanpo, atxikimendu taldeak osatzen ari dira herrietan. Astigarragan elkarretaratzea egin zuten aurreko astean eta gero Donostiako kanpaldira joatekoak ziren. Oiartzunen ere talde handi bat osatu omen dute ostegun honetarako, Donostiara joan eta "Gipuzkoa Zutik mugimenduan gure ekarpena egiteko!", adierazi dute. Gipuzkoa Zutik-eko kanpaldian egonez, ekimenetan parte hartuz, ekimenak proposatuz eta antolaketa lanetan lagunduz, edota materiala (jan edana, ekimenetarako bitartekoak) eramanez, modu desberdinetan lagundu daiteke Gipuzkoa Zutik-eko kanpaldian. Usurbilgo Kantu Taldeak ere bat egin du Gipuzkoa Zutik-ekin. Datorren asteartean ikasturteko azken entsegua izango dute. 18:00etan Gipuzkoa Zutik-en kanpaldira joatea erabaki dute ordea. Bertan kantuan arituko dira.
17:00 Hitzaldia: Zigor Etxeburua. "Aldundi honen plana: Neoliberalismoa eta euskara".
18:00 Borroken bateratzea: Piraten "Kantauri beltza" topaketen barruan, hitzaldia: "Piraten mugimendu demokratiko iraultzailea - Atlantikoa XVII-XVIII mendeak".
18:00 Auzoetatik zutabeak.
19:00 Kutxabank eta Aldundia inguratzea.
Ekainak 11, larunbata
Borroken bateratzea: Piraten "Kantauri beltza" topaketak:
10:00 Performancea.
10:30 Solasaldia: "Herri mugimenduak eta musika eszenak".
12:30 Solasaldia: "Herri mugimenduak eta kultura eszenak musikatik harago".
18:00 Borroken bateratzea: 11 Kolore Fest. Txupinazoa. Jarraian, kalejira: * Gipuzkoa Zutikekoei errefuxiatuen aldeko lemak eramatea proposatu zaie.
19:00 Asanblada.
23:30 Gaueko martxa.
18:00 Usurbilgo Kantu Taldearen emanaldia.
Gipuzkoa Zutik-en oharra:
Bakarka nahi gaituzte, elkarrekin izango gaituzte
Susmoa dugu gure hilabete honetako fakturak apur bat disparatuko direla. Ez da izango ura eta argiaren prezioa beste behin ere igoko dutelako. Ezta zergek beti bezala azpikoak gogorrago kolpatuko gaituztelako. Gipuzkoa Zutik ekimena abiatu genuenetik jarri nahi dizkiguten isunen erruz izango da.Ekimena burutzen hasi ginenetik hainbat gastu sortu ditu herritarren arteko konbibentzia apasionatu honek. Mozal legea medio, multa sendoak heldu ahal zaizkigula jakin badakigu. Abokatuek eta bestelako epaitegi kontuek ere gastua dakarte...Eta hau dena zertarako? Zalantza gabe herritar bakoitza bere etxean mantendu nahi du eliteak. Burumakur, etsituta eta bere faktura eta multei begira. Pentsatuz bakarrik utzi gaituztela. Gure erantzuna, kantuak zioena da: “bakarka nahi gaituzte, elkarrekin izango gaituzte”. Elkarrekin gaudenean askoz hobea delako. Banaka nahi gaituen esplotazio eredu honen aurrean bakarrik ez egotea erabakitze hutsa jada gauzak aldatzeko lehen pausoa ematea delako. Eta ez da pauso txikia.Horregatik nahi ditugu elkarbizitza apasionatu honen gastuak ere denon artean konpartitu. Ez ditugu gutxi batzuk etxean utziko burumakur haien isunari begira, ezta?
Laguntzeko era ugari dago. Antolatu zerbait zuen auzo edo herrian, kontzertu bat, afari bat... bildu lagunartean diru apur bat. Zabaldu mezua eta ingurukoak animatu sostengua ematera. Badakizue, lagun batek hilabete amaierara heltzen ez garenean laguntzen gaituenean bezala, kopurua ez da kontua, keinua eta elkartasuna baizik.
Konbibentzia apasionatu askok bezala, gureak ere azkenean kontu korronte bat ireki behar izan du. Hemen duzue: ES52 3035 0075 41 0750057088. Horra ere bideratu ditzakezue zuen gauzak aldatzeko nahiak, zuen elkartasuna, maitasuna eta sostengua. Ez gaituztelako bakarrik aurkituko!