Deialdia Usurbilgo Udaleko langileen batzordeak egin du, ostiral goizeko 10:00etan, udaletxe aurrean. "Gipuzkoa Zutik ekimenari gure elkartasuna adierazteko argazki bat aterako dugu udaletxe aurrean. Zatoz, parte hartu!" luzatu dute gonbita. Deialdi honen harira honako adierazpena kaleratu dute:
Usurbilgo Udaleko langileen batzordearen adierazpena
Usurbilgo Udaleko langileen batzordeak, maiatzaren 29az geroztik, eraso guztiei aurre eginez, era iraunkorrean eta etenik gabe, Donostiako plazetan erraustegiaren kontra eta bizitzaren alde garatzen ari den Gipuzkoa Zutik ekimenari erabateko elkartasuna adierazi nahi dio.
Gu ere, erraustegiaren kontra gaude, bizitzaren alde. Egungo ereduak herritarren %99 zanpatzen du; ezinbestekoa da %1a bakarrik asebetetzen duen eredu hau iraultzea. Beste eredu sozial bat behar dugu: justuagoa, ama lurra errespetuz hartuko duena, osasungarriagoa, partehartzaileagoa, solidarioagoa...
Zuekin guztiokin gaittunk! Eutsi goiari eta biba zuek!
Gipuzkoa Zutik
Ustelak lurpera, bizitza da handiena
Usurbil, 2016ko ekainak 9
Usurbilgo Udaleko Langileen Batzordea
Erraustegiaren aurkako agenda
Ekainak 10, ostirala
10:00 Gipuzkoa Zutik ekimenari babesa adierazteko, Usurbilgo Udaleko Langileen Batzordearen deialdia. Argazkia aterako da udaletxe aurrean.
Ekainak 18, larunbata
11:00 Erraustegiari buruzko herri galdeketarekin zer egin hitz egiteko batzar irekia Artzabalen. Deitzailea: Erraustegia Erabakia.
Ekainak 19, igandea
Mobilizazio erraldoia Donostian. Deitzailea: GuraSOS. Sinadura bilketa kanpaina ere martxan dute gurasos.org atarian.
Gipuzkoa Zutik
Ekainak 9, osteguna
19:00
17:00 Hitzaldia: Zigor Etxeburua. "Aldundi honen plana: Neoliberalismoa eta euskara".
18:00 Borroken bateratzea: Piraten "Kantauri beltza" topaketen barruan, hitzaldia: "Piraten mugimendu demokratiko iraultzailea - Atlantikoa XVII-XVIII mendeak".
18:00 Auzoetatik zutabeak.
19:00 Aldundia inguratzea.
Ostean,
Ekainak 11, larunbata
Borroken bateratzea: Piraten "Kantauri beltza" topaketak:
10:00 Performancea.
10:30 Solasaldia: "Herri mugimenduak eta musika eszenak".
12:30 Solasaldia: "Herri mugimenduak eta kultura eszenak musikatik harago".
18:00 Borroken bateratzea: 11 Kolore Fest. Txupinazoa. Jarraian, kalejira: * Gipuzkoa Zutikekoei errefuxiatuen aldeko lemak eramatea proposatu zaie.
19:00 Asanblada.
23:30 Gaueko martxa.
17:00
18:00 Usurbilgo Kantu Taldearen emanaldia.
Antolatzailea: Gipuzkoa Zutik.