2015-16 kirol urteak berea egin du. Halere ez da faltako kirol hitzordurik asteburuan, neurketa garrantzitsuak jokatuko dira gainera; pilotan, gomazko paleta txapelketako finala jokatuko da, gurpildun aulkian, Usurbilgo 44. Pilota Txapelketako final laurdenak, eta eskubaloian, alebin mutilen Gipuzkoako finalerdiak eta finala. 2016-17 denboraldira begira da bestalde Usurbil F.T. Datorren denboraldian talde berriak osatzeko entrenamendu saioak deitu ditu datozen bi ostiral hauetarako. Azkenik, Andatza M.K.T.-k mendi txangoa antolatu du iganderako. Irteerarako izen ematea itxita dago. Asteburuko kirol agendaz zehaztasun gehiago segidan:
Pilota neurketak
Ekainak 10, ostirala
19:30 44. Usurbilgo Pilota Txapelketako final laurdenak Usurbilgo frontoian:
Mikel-Altuna - Apezetxea-Labaka
Ekainak 11, larunbata
12:00 Usurbilgo frontoian:
Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketa, gurpildun aulkietako 3. eta 4. postuak:
Aingeru Senperena (Bidania)-Beñat Lizaso (Usurbil)
Usurbilgo 44. Pilota Txapelketa, azken laurdenak:
Azketa-Atxa - Txiapuso-Biain
Gipuzkoako gomazko paleta, gurpildun aulkietako finala:
Edorta de Anta-Jurgi Olasagasti (Usurbil)
Alebin mutilak, Gipuzkoako finalerdietan
Udarregi eskubaloi taldea, Gipuzkoako Txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Finalerdia, larunbat honetan, ekainaren 11n goizeko 10:00etan jokatuko dute Urnietako udal Kiroldegian, Maria eta Jose C taldearen aurka. Finalerdiotan nagusitzen direnek, biharamunean, ekainaren 12an jokatuko dute final handia, kiroldegi eta ordu berean, goizeko 10:00etan.
Gipuzkoako Selekzioa
Ekainak 11, larunbata
09:00 Infantil nesken Gipuzkoako Selekzioaren X. Korpus Torneoa Oñatiko Zubikoa Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Aitana Davila deitu dute hitzordura.
09:15 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren X. Korpus Torneoa Oñatiko Zubikoa Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Udarregi A taldeko Julen Lejardi eta Udarregi B taldeko Eneko Furundarena deitu dituzte hitzordura.
Batzarra, ekainaren 18an
Aurretik ordea, beste hitzordu bat deitu du Usurbil K.E.-k; batzarra ekainaren 18rako. "Garrantzizko erabaki asko hartuko dira etorkizunari begira eta jokalari, guraso, entrenatzaile, zaletu eta bazkide guztiei dei egiten zaie bertaratu daitezen", luzatu dute gonbita. Batzarrean bertan nahiz aldez aurretik usurbilke@gmail.com helbidera ekarpenak egiteko aukera izango da, ekainaren 15era arte:
Eguna: ekainak 18, larunbata.
Ordua: 11:15.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Gai zerrenda:
1-Lehendakariaren agurra.
2-2015-2016 denboraldiaren balantzea.
3-2016-2017 denboraldirako aurreikuspenak eta proposamenak.
4-Bazkideen eta besteen proposamenak.
5-Galdera-erreguak.
Deitzailea: Usurbil K.E.
Usurbil K.E.-ren egun Eguna
Denboraldi amaieran da eskubaloi taldeen elkartea. Ohi bezala, festa giroan agurtuko dute 2015-16 ikasturtea, ekainaren 25ean, elkarte kideen arteko lagun arteko eskubaloi partiden eta sariak banatuko dituzten herri afari baten bueltan. Askatasuna plazan egingo den otordurako txartelak eskuragarri dituzue Bordatxon eta Aitzagan, ekainaren 22ra arte edo txartelak agortu arte. 14 urtez azpiko haurrenak 10 eurotan, 14 urtetik gorakoena 20 eurotan.
Estitxu Berasategi Eizagirre, Europara
Espainiako Selekzioko hitzorduetan parte hartzeko gonbita jaso du berriz. Oraingoan ordea, urrutira doa:
-Ekainaren 26tik uztailaren 9ra Suediara Europako Txapelketa jokatzera.
-Uztailaren 15etik 17ra Kroaziako Torneoa jokatzera.
-Eta uztailaren 18tik abuztuaren 1era Eslovaquiara, Munduko Txapelketan parte hartzera.
Uda mugitu askoa datorkio Usurbil K.E.-ko jokalariari.
Futbol talde berriak osatzeko entrenamendu saioak
2016-17 denboraldirako prestaketa lanetan da Usurbil F.T. Batetik nesken taldeak osatu nahi ditu, kadete, jubenil eta erregional mailan. Alebinen taldea ere bai. Animatzen zareten guztiokin, entrenamendu saiook antolatu dituzte asteotarako Haranen:
Ekainak 10, ostirala
17:00 Alebinen futbol taldea osatzeko entrenamendua Haranen: "Alebinentzako deialdia, 2005ean jaioak. Parte hartzeko gogoa duenak Harane futbol zelaira igo dadila entrenamendu saio bat egitera. Entrenatzeko arropa eta oinetako erosoak eramatea komeni da".
Ekainak 17, ostirala
18:30 Nesken futbol taldeak osatzeko entrenamenduak Haranen: "Kadete, jubenil eta erregional mailako nesken taldeen aldeko apustua eginez, adin horietako neskei deialdia luzatzen diegu entrenamendu saiora".
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Usurbil Cup, irailean
Iaz Kilometroak jaialdia zela eta, ekainera aurreratu bazuten ere, aurtengo ediziotik hasita, Usurbil Cup ekimena etorkizunean irailean antolatzeko asmoa du Usurbil F.T.-k. Datorren ediziorako izen emateko epea ekainaren 3an itxi zuten. Lehen Hezkuntzako lehen mailan ikasten ari denetik hasi, DBH 2an dabiltzanengana dago zuzendua kirol ekimena. Inskripzio epea igaro ostean, aurrerago zabalduko dute informazio gehiago, Usurbil F.T.-tik.
Mendi txangoa
Igande honetarako, ekainaren 12rako iragarri du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, hurrengo mendi irteera; Lizarrusti-Larraitz 19 kilometroko bidea osatuko dute mendizaleek. Izen ematea itxita dago. Datorren txangoari buruzko zehaztasun gehiago dituzue segidan:
Eguna: ekainak 12, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: 19 km. "Usurbildik Lizarrustira autobusez abiatuko gara, Aralarko Ganbo mendia igo eta Txindokiren albotik Larraitzera joateko".
Oharrak:
-Otordua, ibilbidea amaitutakoan egingo da.
-Janaria norberak eraman behar du, edaria antolatzaileek.
-Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.