Pintxo festen denboraldia amaitzear da. Azken Tipi-Tapaz gozatu ahalko dugu igande honetan, ekainaren 12an, goiz eta eguerdi partean, Artzabal, Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernetan. Pintxo festako gaia koloreak izango dira. Gogoan izan, edaria eta pintxo berezia, 2 euroren truke dastatu ahalko duzue. Eta 15:00etan, 150 euroko erosketa balearen eta 2 lagunentzako afaria zozketatuko dituzte, Tipi-Tapa txarteleko zigilu guztiak eskuratu eta txartela tabernetako kutxetan uzten duzuenon artean. Ondoko irudian, maiatzeko zozketan, 150 euroko erosketa balea egokitu zitzaion saritua; Iñaki Maritxalar. Irudia: Tipi Tapa.