Hauteskunde kanpainako kartelak jarriko ditu gaur EHBilduk

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 11a, 09:27

Atzotik ofizialki ekainaren 26ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina abian da. 15 egun dituzte alderdiek herritarren bozka eskatzeko. Usurbilen gaurkoz ekitaldiak deitu dituen bakarra EHBildu izan da. Lehen hitzorduak asteburu honetarako deitu dituzte:

EHBilduren kanpainako ekitaldiak

Ekainak 11, larunbata

19:00 Kartel pegaketa, frontoitik hasita.

Ekainak 17, ostirala

19:00 Aitzagatik abiatuta, "oilasko biltzailez jantzi eta EHBilduk eskaintzen dizkigun aukera ezberdinak bilduko ditugu".

Ekainak 18, larunbata

12:00etan hasita, "etxez etxe banatzeko bozkak gutunazaletan sartzen arituko gara" Mikel Laboa plazan.

Ekainak 24, ostirala

19:00 Kalezarren eskuorri banaketa.

Antolatzailea: Usurbilgo EHBildu.