Aniztasun Eguna gaur, Gipuzkoa Zutik mugimenduaren gunean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 11a, 12:27

Jai herrikoien aldeko piratek eta EH 11 Kolore mugimendu kulturanitzak ere bat egin dute, erraustegiaren eta eliteen kontrako protesta baketsuarekin. Hiru mugimenduon elkarlanetik sortu da larunbat honetako egitaraua.

Aldundia eta Kutxabank, bizitzak inguratua

Gipuzkoa Zutik-ek deitu zuen mobilizazioa jendetsua egin zuten atzo. Bizitzaren aldeko giza-kate luzeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxabankek Donostia erdigunean dituzten egoitzak inguratu zituen ostiral arratsaldean. Bidean bizitzaren aldeko aldarriak, erraustegiaren aurkakoak entzun ziren etengabe; "Hemen gaude bizitzaren alde!", " ez ez ez, errausketarik ez!" edota "ustelak lurpera, bizitza da handiena!".

Bulebarrean hasi eta amaitu zen mobilizazioa asanblada jendetsuarekin. Astebururako ekimen gehiago iragarri dituzte. 14 egun bete ditu jada Gipuzkoa Zutik-en kanpaldiak. Geroz eta jende gehiago batzen ari da. Bai Donostian, baita zutitzen ari diren herrietan ere.

Ekainak 11, larunbata

Borroken bateratzea: Piraten "Kantauri beltza" topaketak:

10:00 Performancea.

10:30 Solasaldia: "Herri mugimenduak eta musika eszenak".

12:30 Solasaldia: "Herri mugimenduak eta kultura eszenak musikatik harago".

18:00 Borroken bateratzea: 11 Kolore Fest. Txupinazoa. Jarraian, kalejira: * Gipuzkoa Zutikekoei errefuxiatuen aldeko lemak eramatea proposatu zaie.

19:00 Asanblada.

23:30 Gaueko martxa.

Ekainak 12, igandea

17:00 Tailerra Koldo Izagirrerekin: Eslogan politikoak eta poetikoak.

19:00 Asanblada.

20:00 Borroken bateratzea: Piraten "Kantauri beltza" topaketen barruan, hitzaldia: "Zer da kultura hirien arteko norgehiagokan?".

22:00 Revival.

Ekainak 13, astelehena

17:00 "Askatasunaren hiria" jolasetan.

17:00 Kontzertua: Pelax + Joseba B. Lenoir.

19:00 Asanblada.

22:00 Bideo emanaldia.

Ekainak 14, asteartea

17:00 Serigrafia, txapak, memeak, plantillak... Ekarri kamisetak!

17:00-19:00 Hitzaldia: "Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra" Gorka Bueno EHUko irakaslearekin.

18:00 Usurbilgo Kantu Taldearen emanaldia.

19:00 Asanblada.

22:00 Elikadura: landaketa.

Ekainak 15, asteazkena

19:00 Asanblada.

Ekainak 16, osteguna

19:00 Asanblada.

Ekainak 17, ostirala

17:00 Antzerki tailerra eta gero hor landutakoarekin ekintza.

19:00 Asanblada.

Ekainak 18, larunbata

Zubietara martxa!

Donostiako Metroaren aurkako manifa dago.

Ekainak 19, igandea

Borroken bateratzea: Belartzako proiektuaren aurkako kontzentrazio-mendi martxa, Eguzkik deituta. (8:43 am trena hartuta) 09tatik 11:30era. 

Borroken bateratzea: GURASOSen ekitaldia (Errekalden 11:33ean berriz Donostiarako trena hartuta).

19:00 Asanblada.

Uztailak 2, larunbata

9:00-18:00 Topa! Openspace, gune irekia. Dinamizatzailea: Emanhar gizarte ekintza elkarteko Iratxo.Antolatzailea: Gipuzkoa Zutik.