Ikasturtea agurtzeko, Zumartekoen musika astea

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 13a, 08:08

Pianoko ikasleen audizioarekin abiatuko du gaur Zumarte Musika Eskolak, 2015-16 ikasturtea agurtzeko musika astea. Ostiralera arte, Musika Txokoak, abesbatzek, talde instrumentalek edota musika talde ezberdinek parte hartuko dute antolatu diren hitzorduetan. Lau hormen barruan egiten duten lanketa plazaratuko dute egunotan:

Ekainak 13, astelehena

18:30 Pianoko ikasleen audizioa, Zumarte Musika Eskolako Ganbaran.

Ekainak 14, asteartea

18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolan.

Ekainak 15, asteazkena

18:30 Abesbatzen emanaldia San Esteban Elizan.

Ekainak 16, osteguna

18:30 Talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan.

Ekainak 17, ostirala

18:00 Pop-Rock-Folk taldeen emanaldia frontoian.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.

The Hastelen´s

Afalaurreko poteo ordua musikatu ziguten, The Hastelen´s taldekoek larunbat arratsaldean. Zumarte Musika Eskolaren altzoan jaiotako taldeak, astelehenero egiten dituen entseguen ikasturtea kalean borobildu nahi izan zuen. Taldekoen poteo taberna atarian, Benta aurreko plazatxoan. Lagun, senide eta herritarrekin agurtu nahi izan zuten ikasturtea, Jon Azpiazuk (baxua), Iñaki Zugastik (bateria), Gaizka Lasak (gitarra elektrikoa), Ata Romerok (txirula, kitarra, armonika), Alex Romerok (ahotsa), Ainhoa Pikabeak (eskusoinua) eta Joxean Anduagak (teklatua). Bide batez, kontzertuetarako eskenatoki berria deskubritu digute The Hastelen´s taldekoek.