Lizarrusti-Larraitz bidea osatu dute mendizale usurbildarrek

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 13a, 07:06

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak helarazi digun irudia duzue ondokoa. Igandean egin zuten txangokoa. "28 mendizaleek egin dugu Lizarrustitik Larraitzeraino ibilaldia. Ibilbidean Ganbo mendia (1417 mt) igo dugu", adierazi dute, NOAUA!ra bidali duten ondoko argazkiarekin batera.

Hurrengo txangoa uztailerako antolatua dute; Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu bidea osatuko dute uztailaren 10ean, herriko jaien osteko igandean beraz. Egun pasa izango da, ez asteburupasa. Aurreko urteetan Santixabelak igarota, Pirinioetara bi eguneko irteera antolatu izan du Andatza M.K.T-k. Aurten ordea irailera atzeratu du asteburupasa. Eta uztailerako aipaturiko txangoa programatu dute. Irteeretan parte hartzeko gogoan izan, derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".

Hurrengo irteerak

-Uztailak 10: Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu.

-Irailak 9-11: 3 eguneko irteera Ordesara:

Lehen eguna: Pradera-Góriz.

Bigarren eguna: Góriz-Monte Perdido-Faja Pelay-Pradera.

Hirugarren eguna: Pradera-Tozal de Mallo.

-Urriak 2: irteera Iparraldera: Heleta-Hortzaize.

-Azaroak 5: Toloño.

-Azaroak 24-26: Mendi Astea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info