Jolasak, kontzertuak, eta ekarpenak egiteko asanblada deitu dituzte astelehen honetarako Donostiako Bulebarrean. "Asteburuek beti uzten dizkigute irudi indartsuak eta sentsazio handiak. Astelehena dator eta asteburuko indarrak poltsikoan aurrera jarraitzeko unea da! Gaurko ere badago zer egin! Eta are gehiago, badago zer proposatu, arratsaldeko 7tako asanbladan!", adierazi dute sare sozialen bidez. Honatx hurrengo egunetarako osatzen ari diren egitaraua:
Ekainak 13, astelehena17:00 "Askatasunaren hiria" jolasetan.
17:00 Kontzertua: Pelax + Joseba B. Lenoir.
19:00 Asanblada.
22:00 Bideo emanaldia.
Ekainak 14, asteartea17:00 Serigrafia, txapak, memeak, plantillak... Ekarri kamisetak!
17:00-19:00 Hitzaldia: "Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra" Gorka Bueno EHUko irakaslearekin.
18:00 Usurbilgo Kantu Taldearen emanaldia.
19:00 Asanblada.
22:00 Elikadura: landaketa.
Ekainak 15, asteazkena19:00 Asanblada.
Ekainak 16, osteguna19:00 Asanblada.
Ekainak 17, ostirala17:00 Antzerki tailerra eta gero hor landutakoarekin ekintza.
19:00 Asanblada.
Ekainak 18, larunbata
- Zubietara martxa!Donostiako Metroaren aurkako manifa dago.
Ekainak 19, igandea
Borroken bateratzea: Belartzako proiektuaren aurkako kontzentrazio-mendi martxa, Eguzkik deituta. (8:43 am trena hartuta) 09tatik 11:30era.
Borroken bateratzea: GURASOSen ekitaldia (Errekalden 11:33ean berriz Donostiarako trena hartuta).19:00 Asanblada.
Uztailak 2, larunbata9:00-18:00 Topa! Openspace, gune irekia. Dinamizatzailea: Emanhar gizarte ekintza elkarteko Iratxo.
Antolatzailea: Gipuzkoa Zutik.