Usurbilgo Udalak behin betiko onartu ditu, gizarte zerbitzu, kultura, kirol, ingurumen eta nekazaritza-abeltzaintza eremuetan banatuko dituen diru-laguntzak. Behin betiko onespenaren erabakia, astelehen honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du. Arloz arlo, bertan zehazten dira otsailean eskabideak aurkeztu zituzten Usurbilgo norbanako zein taldeei emango zaien laguntza:
Kultura
-Eskaturiko laguntza: 20 taldeek aurkeztu zituzten eskaerak., 134.622 euro guztira, "iaz baino 17.638 euro gehiago".
-Banatuko den laguntza: 78.999,03 €.
-Oharra: orain diru-laguntzen %75a emango da, gainerako %25a diru laguntza justifikatu ondoren.
-Informazio gehiago: ekainaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Gizarte zerbitzuak
-Eskaturiko laguntza: 15 elkarteek aurkeztu zituzten eskaerak. Iaz aurkeztutako talde kopuru bera.
-Banatuko den laguntza: 11.553,42 €.
-Oharrak: orain diru-laguntzen %50a emango da, beste erdia diru laguntza justifikatu ondoren.
-Informazio gehiago: ekainaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Kirola
-Eskaturiko laguntza: 12 taldeek aurkeztu zituzten eskaerak. Horrez gain, kultur edo bestelako elkarteetatik kirol jarduerak egiteko beste lau eskaera jaso ditu Udalak.
-Banatuko den laguntza: 45.544 €.
-Oharrak: orain diru-laguntzen %50a emango da, beste erdia diru laguntza justifikatu ondoren.
-Informazio gehiago: ekainaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Nekazaritza-abeltzaintza
-Eskaturiko laguntza: 5 eskatzaile aurkeztu ziren deialdira.
-Banatuko den laguntza: 4.120,27 €.
-Oharrak: orain diru-laguntzen %75a emango da, gainerako %25a diru laguntza justifikatu ondoren.
-Informazio gehiago: ekainaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Ingurumena
-Eskaturiko laguntza: 12 eskatzaile aurkeztu ziren deialdira.
-Banatuko den laguntza: 7.344,46 €.
-Oharrak: orain diru-laguntzen %75a emango da, gainerako %25a diru laguntza justifikatu ondoren.
-Informazio gehiago: hekainaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala