Usurbilgo Kantu Taldeak, Gipuzkoa Zutik-en kanpaldian abestuko du gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 14a, 02:24

Gipuzkoa Zutik-ek deituriko mobilizazio eta ekimen desberdinetan parte hartzen dabiltza hainbat usurbildar ere. Herri honetako eragileak ere Gipuzkoa Zutik mugimendura batzen hasiak dira. Usurbilgo Kantu Taldekoek astearte honetan, ekainaren 14an, ikasturteko azken entsegu saioa egingo dute. Udarregi Ikastolan bildu ohi dira astero. Oraingoan ordea, Donostiara joatea erabaki dute, Gipuzkoa Zutik -en kanpaldira. Bertan abestuko dute gaur, ekainak 14, arratsaldeko 18:00etan hasita. Herritarrei ere Gipuzkoa Zutik egongo den gunera joateko deia egiten diete. "Animatu eta azaldu Donostiara!", luzatu dute gonbita Kantu Taldetik.

Ekainak 14, asteartea

17:00 Serigrafia, txapak, memeak, plantillak... Ekarri kamisetak!

17:00-19:00 Hitzaldia: "Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra" Gorka Bueno EHUko irakaslearekin.

18:00 Usurbilgo Kantu Taldearen emanaldia.

19:00 Asanblada.

22:00 Elikadura: landaketa.

Ekainak 15, asteazkena

17:00-19:00 Burujabetza teknologiko tailerra (ekarri zure ordenagailua edo mugikorra) Biltokian

17:00-18:00 Eraikuntza lanetan ari gara dinamikaren aurkezpena

18:00 Uliako Lore Baratzak, Donostiako udalaren espekulazio planari aurre egiten

19:00 Asanblada

Ekainak 16, osteguna

18:00 Hard Bass martxa mozorrotuta.

19:00 Asanblada.

Ekainak 17, ostirala

17:00 Antzerki tailerra eta gero hor landutakoarekin ekintza.

19:00 Asanblada

21:00 Miguel Hernandez kantuz

Ekainak 18, larunbata

12:00 Borroken bateratzea: Donostiako Metroaren aurkako manifestazioa.

Zubietara martxa eta han lo.

Ekainak 19, igandea

Borroken bateratzea: Belartzako proiektuaren aurkako kontzentrazio-mendi martxa, Eguzkik deituta. (8:43 am trena hartuta) 09tatik 11:30era.

12:00 Borroken bateratzea: GURASOSen ekitaldia (Errekalden 11:33ean berriz Donostiarako trena hartuta).

19:00 Asanblada.

Ekainak 20, astelehena

19:00 Asanblada.

Ekainak 21, asteartea

19:30-21:00 Martxa ixila bulebarretik Gladys enea parkeraino. Kale peatonalak berreskuratu oinezkoentzat! Desadostasuma gladys gauetan antzerkirako okupatuta izatearekin 30-40 euro kobratuz.

Uztailak 2, larunbata

9:00- 18:00 Topa! Openspace, gune irekia. Dinamizatzailea: Emanhar gizarte ekintza elkarteko Iratxo.