313 langabetu maiatzean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 14a, 09:09

Koxka bat behera egin du oraingoan langabezia tasak. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu berri dituen maiatzeko datuen arabera, guztira 313 langabetu zenbatu zituzten udalerri honetan joan den hilabetean, apirilean baino 6 lagun gutxiago. Berriz ere emakumezko langabetu gehiago (161) daude, gizonezkoak baino (152). Aldiz, emakumezkoen kontratazioak (179) gizonezkoenaren azpitik egoten segitzen du (198). Guztira 377 kontratatu erregistratu zituzten maiatzean Usurbilen, apirilean baino 49 kontratu gehiago. Ia denak, 377tik 349, aldi baterako.

Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere behera egin du langabezia tasak; maiatzean apirilean baino 125 langabetu gutxiago zenbatu zituzten Buruntzaldean eta 1.178 langabetu gutxiago Gipuzkoan.

2016ko maiatza

Usurbil: 313.     Buruntzaldea: 4.143.    Gipuzkoa: 40.332.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 152.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 67.

45 urtetik gora: 77.


Emakumezkoak: 161.

25 urtetik behera: 14.

25-44 urte artean: 80.

45 urtetik gora: 67.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 9.

Industria: 45.

Eraikuntza: 31.

Zerbitzuak: 203.

Aurretik lanik gabe: 25.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 909.

Astigarraga: 283.

Hernani: 1.196.

Lasarte-Oria: 1.151.

Urnieta: 291.

Usurbil: 313.

Guztira: 4.143.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 40.332.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 377.

Aldi baterakoak: 349.

Zerbitzuen sektorean: 303.

Sexuaren arabera: 198 lan kontratu gizonezkoenak, 179 emakumezkoenak.

2016ko apirileko langabezia datuak