Udan ere, euskalduntzeko aukera
Euskalduntzeak ez du oporrik, ezta udan ere. Euskara ikasi edo hobetzeko eskaintza zabala prestatu du AEK-k. Ikastaro trinkoak batetik, Etumeta AEK euskaltegian. “Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat, on-line ikasteko aukera ere izango da AEKn”, ohartarazi dute. Eta Usurbildik kanpo, barnetegiak antolatu dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan; euskalduntze eta familia barnetegiak, barnetegi ibiltariak, Xiberera ikasteko barnetegia…
Informazio gehiagorako:
usurbil@aek.eus
607 609 379
Izen ematea Mintzalagunen
Euskalduntzen ari direnek eta haiei lagundu nahi dietenek, badute euskara ahotan hartzeko tresna ezin eraginkorragoa eta lagun artean euskaraz hizketan aritzeko topagune ezinhobea; Mintzalagun egitasmoa. Izen ematea urte osoan zabalik duzue:
Etumeta AEK Euskaltegia
607 609 379
NOAUA! Kultur Elkartea
943 360 321
Usurbilgo Udala, Euskara Saila (Potxoenean)
943 371 999
Helduen Hezkuntza Iraunkorra
Ekainaren 30era arte zabalik egongo da 18 urtetik gorako herritarrentzat, hezkuntza arautuko ikastaroetan, atzerritarrentzako gaztelania saioetan eta Zikloetarako sarbide probak prestatzeko programetan matrikulatzeko epea. Izen emateko EPA-k Lasarten duen egoitzara joan. Bertan jasoko duzue informazio gehiago:
Beheko Kale Bidea 1, Lasarte-Oria
943 376 443
info@epalasarte.es
Lanbide Heziketa
Ostiral honetan, ekainaren 17an itxiko dute aurrematrikulazioa Lanbide Heziketan. Erdi eta goi mailako ziklook eskaintzen dituzte Zubietan: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, energia eta ura. Informazio gehiago:
eskola@lhusurbil.eus
943 364 600
Oinarrizko Lanbide Heziketa
Ostiral honetan itxiko dute baita, Oinarrizko Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epea. Ile-apainketa eta estetikan, eta sukaldaritza eta jatetxe-arloan oinarrizko titulua eskuratzeko aukera dago bertan. Lanbide bat ikasi eta lan munduratu nahi duten 15-17 urte arteko gazteentzat eskaintza egokia. Honez gain sarbide zuzena eskaintzen du erdi eta goi mailako zikloetara. Informazio gehiagorako eta izen emateko:
Usurbilgo Udala. Atallu. Zanpiura, 3.
943 360 465
lhi@usurbil.eus
KzGunea
-Ekainak 15-28, 09:00-11:00: Ofimatika tresnak-LibreOffice.
-Ekainak 29, 09:00-11:00: Twitter. Momentuan momentuko informazioa.
-Ekainak 30, 09:00-11:00: Skype: Munduko edozein lekutara dohainik deitu.
-Uztailak 1-12, 16:00-18:00: Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez.
-Uztailak 13-22, 16:00-18:00: Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako.
-Uztailak 26, 16:00-18:00: Google Maps. Ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu.
-Uztailak 27-29, 16:00-18:00: "LibreOffice Writer. Testu dokumentuak sortu aditu bat bezala.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net