Amador Granados Paraolinpiar Jokoetarako sailkatu da

Noaua Aldizkaria 2016ko ekainaren 14a

Usurbilgo txirrindularia, beraz, Rio de Janeiron arituko da irailean. Zuzenak taldeko kideak gaur lortu du jokoetara joateko txartela. Atenasen eta Pekin lehiatu ondoren, hirugarren jokoak izango dira Amadorrentzat. 2014an, munduko txapeldun izan zen taldekako abiadura olinpikoan. Argazkia ordukoa da.