Asteazken honetatik, ekainaren 21era eskuratu ditzakezue txartelak Kaffa kafetegian. San Juan bezperan abiatuko dira aurten Kalezarko jaiak. Ekainaren 25ean ospatuko dute Oilasko Biltzaileen Eguna. Goizean biltzaile gaztetxoen irteera antolatu dute eta bazkaria gero, 14:00etan. Antolatzaileen oharra: "Bazkaltzeko etxeko tresnak, etxetik ekarri beharko dira".
Ekainaren 23tik 26ra ospatuko dira aurtengo Kalezarko jaiak. Honatx Jai Batzordeak osatu duen egitaraua:
Ekainak 23, osteguna: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna
11:30 Meza nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 "Gorritiren Showa".
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
23:30 Kontzertuak: Floxbin, Eratu eta Erokomeri.
Ekainak 25, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era).
16:00 Musa (izen ematea 15:30etan itxiko da).
17:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, buruhandiak.
Jarraian, auzotarren arteko jokoak.
00:00 DJ Seymar.
Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna
10:00 XIV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.