Kontzertu solidarioa ostiralean, Zumartekoen ikasturte amaierako ekitaldi astea borobiltzeko

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 15a, 07:22

Urdaiagako San Esteban eliza, Usurbilgo ahotsez beteko da asteazken honetan. Abesbatzen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Urdaiagara joandakoek, 18:30etan hasita. Musika Txokoko ikasleek atzo eskaini zuten emanaldiaren ostean dator, 2015-16 ikasturtea agurtzeko Zumartetik antolatu duten musika asteko hitzordu hau. Ostiralera arte luzatuko dira ekitaldiak. Astea borobiltzeko hain zuzen, Zumarteko musika taldeekin elkartasun kontzertua antolatu dute Askatasuna plazan. "Bildutako diru guztia, errefuxiatu siriarrak laguntzen ari den Zarauzko sorosleez osaturiko Basque Lifeguards taldeari bideratuko zaio", ohartarazi dute antolatzaileek. Kontzertuko unean ez bada, ekarpen ekonomikoak egiteko kontu zenbaki bat ere zabaldu dute: ES46 2095 5076 40 9115678878.

Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak

Ekainak 15, asteazkena

18:30 Abesbatzen emanaldia San Esteban Elizan.

Ekainak 16, osteguna

18:30 Talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan.

Ekainak 17, ostirala

18:00 Pop-Rock-Folk taldeen kontzertu solidarioa Askatasuna plazan. "Bildutako diru guztia, errefuxiatu siriarrak laguntzen ari den Zarauzko sorosleez osaturiko Basque Lifeguards taldeari bideratuko zaio".

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.