Oilasko biltzaileez jantzita, EHBilduren aukerak biltzeko deia ostiralean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 15a, 06:56

Erdibidera heltzear da ekainaren 26ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina. Gaurkoz, Usurbilen EHBildu izan da ekitaldiak deitu dituen eragile politiko bakarra. Asteburuan egin zituzten lehen ekitaldiak. Gazteek atxikimendu talde argazkia atera zuten futbito txapelketako ostiral gaueko partiduen artean frontoian. Eta herrian zehar jarriak dauden paneletan, kanpainako kartelak itsasten aritu ziren biharamunean. Astebururako ekitaldi gehiago iragarri dituzte:

Ekainak 17, ostirala

19:00 Aitzagatik abiatuta, "oilasko biltzailez jantzi eta EHBilduk eskaintzen dizkigun aukera ezberdinak bilduko ditugu".

Ekainak 18, larunbata

12:00etan hasita, "etxez etxe banatzeko bozkak gutunazaletan sartzen arituko gara" Mikel Laboa plazan.

Ekainak 24, ostirala

19:00 Kalezarren eskuorri banaketa.

Antolatzailea: Usurbilgo EHBildu.

Posta bidezko bozkatzea eskatzeko azken egunak

Ostegunean, ekainaren 16an itxiko da epea. Eskaera Correosen egin behar da. Posta bidez bozkatzeko azken eguna aldiz, ekainaren 22a izango da. Gogoan izan, behin eskaera eginda ezingo dela ekainaren 26an hauteslekuetan bozkatu. Eta bestalde, martxoaren 1a baino lehen erroldatua zauden udalerrian bozka dezakezula.