Zero Zabor ereduan oinarrituriko #Kilometroak15 jasangarria, bideoan orain

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 15a, 09:30

Gattunk urtea joan zitzaigun. Baina ez da ahaztekoa, eremu ezberdinetan #Kilometroak15 ekimenari herri honek eginiko ekarpen handia. Ikusi bestela, Udarregi Ikastolak argitaratu berri duen ikus-entzunezko lan hau, albiste honi atxikia duzuen bideoa. Gogoan izan, urriaren 4an ospatu genuen jaialdia parekide, inklusibo eta jasangarria izatea sustatu zela hasieratik. Hiru zeharlerro hauetan lanketa sakona egin zen Gattunk urtean Usurbilen. Jasangarritasunaren eremuan, hondakinen kudeaketan esaterako lan itzela egin zen. "Ahalegin eta bitartekoak jarriaz, festa handietan ere hondakinen kudeaketa burutsua egin daitekeela erakutsi zuten Usurbilgo Kilometroak'15-eko antolatzaileek: gaikako bilketa, iturriko ura, komun idorrak, edalontzi berrerabilgarriak... Urte osoko lanaren emaitza erakutsi digu Udarregi Ikastolak bideo honetan", berri eman dute ikastolatik.