Zumarteko musika taldeak, ikasturteko agurrean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 16a, 09:15

Ikasturtea agurtzear du Zumarte Musika Eskolak eta agurrerako jendaurreko ekitaldien astea antolatu dute. Eta aste hau ere azkenetan da jada. Ostegun eta ostiral honetarako deitu dituzte azken hitzorduak:

Ekainak 16, osteguna

18:30 Talde instrumentalen emanaldia Sutegiko auditorioan.

Ekainak 17, ostirala

18:00 Pop-Rock-Folk taldeen kontzertu solidarioa Askatasuna plazan. "Bildutako diru guztia, errefuxiatu siriarrak laguntzen ari den Zarauzko sorosleez osaturiko Basque Lifeguards taldeari bideratuko zaio".

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.

Elkartasun kontzertua ostiralean

Musika astea borobiltzeko, Zumarteko musika taldeekin elkartasun kontzertua antolatu dute Askatasuna plazan. "Bildutako diru guztia, errefuxiatu siriarrak laguntzen ari den Zarauzko sorosleez osaturiko Basque Lifeguards taldeari bideratuko zaio", ohartarazi dute antolatzaileek. Kontzertuko unean ez bada, ekarpen ekonomikoak egiteko kontu zenbaki bat ere zabaldu dute: ES46 2095 5076 40 9115678878.