"Ikuskizun parte-hartzaile batekin datoz Irrien Lagunak. Kultura, osasuna, natura eta zientzia, haurrek aski ongi ezagutzen dituzten kanta eta dantzekin uztartuko dira (Epoitaitaye, A yami-yami, oso ondo, parabara, maketume,...). Martinbertso DJ lanetan jarriko da eta Tiritatxo, Largabista eta Marikalanbrerekin batera, denon artean, Irrien Lagunen jai bat ospatuko dute. Jaiari amaiera entzierro txiki batekin emango zaio", iragarri dute.
Ikasturtea amaitu bezperatan, NOAUA! Kultur Elkarteak urtero antolatu ohi duen Plis Plas Txalo Ta Jolas ekimenaren baitan aurten, Irrien Lagunak datozkigu bisitan ostegun arratsaldeko 17:00etan frontoira. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da.