Zubietara dator, Gipuzkoa Zutik

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 16a, 02:30

Maiatzaren 29ko giza-katearen ostean erraustegiaren eta eliteen aurka abiaturiko protesta baketsua, Donostia bakarrik ez Gipuzkoa zutitzen ari da. Eskualde ezberdinetara zabaltzen ari da mugimendua, ekimen ezberdinen bidez. Donostian ere, Gipuzkoa Zutik ibiltaria abiatzea erabaki dute egunotan. "Egia eta Antiguara joan, herri eta eskualdeko taldeak elkartu, Zubietara joan eta indarrak batuko ditugu!", iragarri dute. Halaxe da, larunbat arratsaldean Zubietara dator Gipuzkoa Zutik. Iragarri dutenez bizikletaz. Bertan emango dute gaua eta igandean, Belartzako proiektuaren aurka mobilizatuko dira, edota GuraSOS mugimenduak deitu duen mobilizazioan parte hartuko dute.

Honez gain, aipatu Buruntzaldea ere zutitu dela. Buruntzaldea Zutik mugimendua eratu da eta ostegun honetan egingo du lehen asanblada, 16:30etan Lasarteko Okendo plazan. Andoainen ere babes taldea osatu eta hainbat ekimen iragarri dituzte. Unean uneko azken deialdien berri, sare sozialetatik jaso dezakezue:

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik.

Twitter: @GipuzkoaZutik.

Buruntzaldea Zutik

Twitter: @buruntzazutik

Gipuzkoa Zutik ibiltaria

Ekainak 16, osteguna

18:30ak arte ekimenak Egian.

Ondoren, kalejira Antiguara.

Ekainak 17, ostirala

19:00 Gipuzkoar guztien asanblada Donostiako Bulebarrean. "Ekarri lozakuak eta bizipoza".

Ekainak 18, larunbata

12:00 Metroaren aurkako manifestazioa Easotik.

Arratsaldean, biziketa martxa Zubietara! (bizikletarik ez daukatenak Topoan).

Bertan geratuko gara lo egiten.

Ekainak 19, igandea

09:00 Zubietatik abiatuta, Belartzako proiektuaren aurkako bizikleta martxa Añorgara.

12:00 Erraustegiaren aurkako mobilizazioa Antiguako tuneletik, GuraSOS taldeak deituta.

13:00 Errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea Bulebarrean, Gipuzkoa Solidarioa plataformak deituta.

19:00 Asanblada.

Gipuzkoa Zutik Buruntzaldean

Ekainak 16, osteguna

16:30 Lehen asanblada, Lasarte-Oriako Okendo plazan.

Andoainen:

18:00 Mural margoketa umeekin. "Erraustegirik ez".

Askaria.

19:00 Pankarta tailerra.

20:00 Asanblada eta babes argazkia.

Ekainak 22, asteazkena

19:00 Osoko bilkura Andoainen: PSOE, Madrilen eta Lasarten errausketaren kontra, Andoainen?.