Danborrada taldekoak, jaietarako entseatzen

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 16a, 10:04

Astearte eta ostegunetan biltzen dira 20:00etan Udarregi Ikastolako eraikin gorriko frontoietan. Dagoeneko 55 bat laguneko taldea osatu dute. Danborra joz herriko jaietan parte hartu nahi duenak, prestaketa saiootara agertu besterik ez du. Urtero moduan, uztailaren 1ean irtengo dira kalejiran. Bitan; arratsaldean, eta gauerdia pasata.

Kontuan hartu beharrekoak

Entseguak: astearte eta ostegunetan 20:00etan, Udarregi Ikastolako eraikin gorriko frontoietan.

Hitzordu bikoitza jaietan: uztailaren 1ean, 19:00etan Udaletxetik abiatuta. 00:30etan emanaldia plazan.

Ibilbidea:

-Arratsaldeko emanaldia: Udaletxeko plaza, Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Munalurra, Bordatxo parea.

-Gaueko emanaldia: plazan.

Eraman beharreko janzkera:

-Gizonezkoak: alpargata beltzak, mahonezko galtzak, alkandora txuri besoluzea eta zapi koadrodun urdina.

-Emakumezkoak: alpargata beltzak, baserritarren jantzirako erabiltzen den gona, alkandora txuri besoluzea eta zapi koadrodun urdina.

Oharra: gerrikoa eraman, danborra eta makilak antolakuntzaren esku.