Gipuzkoa Zutik Zubietara dator larunbatean, bertaratzeko deia egin dute

Noaua Aldizkaria 2016ko ekainaren 16a

Bizikletaz helduko da ekimena Donostiatik Zubietara. Errausketaren zero gunera igoko dira. Eta gero, Zubieta herrira jaitsita, hitzaldi, mahai-inguru, ikuskizun edota herri-afaria antolatu ditu Zubieta Lantzenek. Aipatzekoa, ekitaldien artean, OEITkoen, erraustegiaren aurkako mugimenduko kideen eta zubietarren arteko mahai ingurua izango dela. Gipuzkoa Zutik-ek larunbat gaua Zubietako frontoian egingo du. "Gaua frontoian pasako dugu, zatoz elkarrekin orain arteko bidea ospatu eta aurrera begira goza dezagun!", luzatu dute gonbita.

Igandean esnatu, eta hasteko, Belartza 2 egitasmoaren aurkako kontzentraziora joango dira lehenik, gero GuraSOSek antolaturiko mobilizaziora eta handik errefuxiatuen aldeko elkarretaratzera. Honatx Gipuzkoa Zutik-en asteburuko egitaraua:

Ekainak 17, ostirala

19:00 Gipuzkoar guztien asanblada Donostiako Bulebarrean. "Ekarri lozakuak eta bizipoza".

Ekainak 18, larunbata

12:00 Metroaren aurkako manifestazioa Easotik.

15:00 Bulebarretik abiatuko da bizikleta martxa.

16:30 Zubietako plazatik abiatuta, erraustegia egin nahi duten orubera joango gara, lekua ezagutu eta gure ekarpena egitera (ekarri aitzurra eta landatu nahi duzuna).

18:00 Mahai-ingurua: Zubietako herritarrak, OEIT (Osasuna eta Errausketa Ikerkerta Taldea) taldeko medikuak, eta erraustegiaren aurkako mugimenduko kideak. Bakoitzaren orain arteko ibilbidea eta aurrera begirako urratsak azalduko dituzte.

19:00 Hitzaldia: Zubietan egin nahi duten makrokartzela eredua aztergai.

19:30 LUR kultur ikuskizuna, Errausketaren Aurkako Aiztondoko Plataformaren eskutik: erdian lurra edo erraustegia, bietako zein jarrita, sortzen dugun bizitza zikloa lantzen duen emanaldi zirikatzailea. Antzerkia, bertsoa, musika, dantza... lotzen dituena.

21:00 Herri afaria, zubietarrek maitasunez prestatua.

Afalostean, kantaldi herrikoia Gipuzkoa Zutik errepertorioa kantatuz, eta momentu onenen bideo emanaldia.

Ekainak 19, igandea

09:00 Zubietatik abiatuta, Belartzako proiektuaren aurkako bizikleta martxa Añorgara.

12:00 Erraustegiaren aurkako mobilizazioa Antiguako tuneletik, GuraSOS taldeak deituta.

13:00 Errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea Bulebarrean, Gipuzkoa Solidarioa plataformak deituta.

19:00 Asanblada.

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik

Twitter: @GipuzkoaZutik

Buruntzaldea Zutik

Twitter: @buruntzazutik