Erdibidera heldu da ekainaren 26ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpaina. Gaurkoz, Usurbilen EHBildu izan da ekitaldiak deitu dituen eragile politiko bakarra. Asteburuan egin zituzten lehen ekitaldiak. Gazteek atxikimendu talde argazkia atera zuten futbito txapelketako ostiral gaueko partiduen artean frontoian. Eta herrian zehar jarriak dauden paneletan, kanpainako kartelak itsasten aritu ziren biharamunean. Astebururako ekitaldi gehiago iragarri dituzte:
Ekainak 17, ostirala
19:00 Aitzagatik abiatuta, "oilasko biltzailez jantzi eta EHBilduk eskaintzen dizkigun aukera ezberdinak bilduko ditugu".
Ekainak 18, larunbata
12:00etan hasita, "etxez etxe banatzeko bozkak gutunazaletan sartzen arituko gara" Mikel Laboa plazan.
Ekainak 24, ostirala
19:00 Kalezarren eskuorri banaketa.
Antolatzailea: Usurbilgo EHBildu.