Zumartekoen ikasturteko azken emanaldia, solidarioa

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 17a, 05:00

Zumarteko pop, folk eta rock taldeak kontzertuak eskaintzen ari dira ostiral arratsalde honetan, Askatasuna plazako estalpean. Elkartasun emanaldia dugu honakoa, laguntza biltzen ari baitira, siriar errefuxiatuen alde. "Bildutako diru guztia, errefuxiatu siriarrak laguntzen ari den Zarauzko sorosleez osaturiko Basque Lifeguards taldeari bideratuko zaio", ohartarazi dute antolatzaileek. Kontzertuko unean ez bada, ekarpen ekonomikoak egiteko kontu zenbaki bat ere zabaldu dute: ES46 2095 5076 40 9115678878.

Gaurkoarekin, azken asteko ekitaldi zikloa amaitutzat emango du  Zumarte Musika Eskolak. Eta aste honetako ekimenekin, baita 2015-16 ikasturtea ere. Sarean:

zumarte.org

Facebook: Zumarte Usurbilgo Musika Eskola