Gipuzkoa Zutik bizia ereiten, errausketaren zero gunean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 20a, 09:34

Hiru aste bete dituen Gipuzkoa Zutik ekimena, Zubietara heldu zen larunbat arratsaldean bizikletaz. Heldu bezain laster burutu zuten lehen ekintza, errausketaren zero gunera igotzea izan zen. Bizia ereiten aritu ziren, gu guztion osasuna, eta honenbestez bizia bera kaltetu eta arriskuan jarriko duen erraustegia eraiki asmo duten kokagunean.