Denboraldi amaieran da eskubaloi taldeen elkartea. Ohi bezala, festa giroan agurtuko dute 2015-16 ikasturtea larunbat honetan, ekainaren 25ean, elkarte kideen arteko lagun arteko eskubaloi partiden eta sariak banatuko dituzten herri afari baten bueltan. Ekainaren 25ean ospatuko duten egunean, herri afaria antolatu dute Askatsuna plazan. Txartelak salgai dituzue Bordatxon eta Aitzagan ekainaren 22ra arte edo txartelak agortu arte. 14 urtez azpiko haurrenak 10 eurotan, 14 urtetik gorakoena 20 eurotan.
Estitxu Berasategi Eizagirre, Europara
Espainiako Selekzioko hitzorduetan parte hartzeko gonbita jaso du berriz. Oraingoan ordea, urrutira doa:
-Ekainaren 26tik uztailaren 9ra Suediara Europako Txapelketa jokatzera.
-Uztailaren 15etik 17ra Kroaziako Torneoa jokatzera.
-Eta uztailaren 18tik abuztuaren 1era Eslovaquiara, Munduko Txapelketan parte hartzera. Uda mugitu askoa datorkio Usurbil K.E.-ko jokalariari.
Bi usurbildar, eskubaloi garaipen handietan
Ohorezko mailan lehiatu den Bera Bera taldeak ligako txapeldun amaitu du. Talde kideen artean da Esther Arrojeria. C.D. Bidasoa talde irundarra berriz, eskubaloiko maila gorenera, Asobal Bauhaus ligara igo da. Talde horretako kapitaina ere usurbildarra dugu; Asier Zubiria. Zorionak bioi!