Haurrak soinean eramateari buruzko hitzaldia, 17:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 21a, 07:03

Feroz eta gehiago guraso gehiagok eramaten dituzte haurrak soinean. Onura asko dakartza gainera, bai haurrarentzat baita haurra daramanarentzat ere. Lanok egoki egiteko hainbat aholku eskainiko dituzte Sabeletik Mundura ekimenekoek, astearte arratsalde honetarako, 17:30etan Potxoenean eskainiko duten hitzaldian. Sarrera doakoa izango duen ekitaldi ireki honetarako izen eman info@sabeletikmundura.eus helbidean. Sabeletik Mundura proiektua ezagutu eta gai honi buruzko informazio gehiago, web orrialde honetan aurkituko duzue: sabeletikmundura.eus