Kalezarren jai, ekainaren 23tik 26ra

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 21a, 10:22

Ofizialki udan gara bart gauetik, ate joka dugu festa giroa. Inguruotako jaien denboraldia abiatzeko bi egun baino ez dira geratzen. Ostegunean, oraingoan San Juan bezperan hasiko dituzte jaiak Kalezarren. Igandera arte lau egunez, eskea, kontzertuak, haur jolasak, dantza saioak, edota dastatze ekitaldiak izango dira.

Tartean, ez ahaztu kontuan izan beharreko ohar hau ere: asteazkenera arte, ekainaren 21era arte eskuratu ditzakezue larunbatean ospatuko den Oilasko Biltzaileen Eguneko bazkaritarako txartelak, Kaffa kafetegian. "Bazkaltzeko etxeko tresnak, etxetik ekarri beharko dira", txartelarekin batera. Goizean oilasko biltzaile txikien irteeraren ostean bilduko dira bazkaritarako.

Ekainak 23, osteguna: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna

11:30 Meza nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 "Gorritiren Showa". 

17:00 Buruhandiak.

19:00 Soka dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.


23:30 Kontzertuak: Floxbin, Eratu eta Erokomeri.

Ekainak 25, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era).

16:00 Musa (izen ematea 15:30etan itxiko da).

17:00 Herriko dantzariak.

Ondoren, buruhandiak.

Jarraian, auzotarren arteko jokoak.

00:00 DJ Seymar.

Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna

10:00 XIV. Ume Krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA