Gipuzkoa Zutik, balantzea egin eta hurrengo faserako prestatzen

Noaua Aldizkaria 2016ko ekainaren 21a

"Gipuzkoa Zutik mugimendua aldatzen hasia da. Astearte eta asteazkenean, asanblada garrantzitsuak izango ditugu. Horiekin bat, oporrak eta eguzkia aprobetxatuz haur jolasak egongo dira bi egunotan 18:00etan hasita! Horretarako, haurrak, lagunak eta jolasteko edozein tresna eramango ditugu, elkarrekin ondo pasatzeko! Gure bizitzak babestu eta pozik biziko gara, diruzaleen aurrean. Goazen ba, elkarrekin jolastera!", hauxe Gipuzkoa Zutik-ek egunotarako Donostian antolaturiko ekimenen harira luzatu duten gonbita.

Azken asteotan sare sozialen bidez zabaltzen ari diren moduan, Donostia bakarrik ez, Gipuzkoa erraustegiaren eta eliteen aurka zutitzen doa. Debagoiena Zutik-ek lehen gaua eman du Arrasaten, atzo 4oo lagun bildu ostean. Oiartzun Zutik-ek ere lehen asanblada egin zuen atzo. Ekimeneko kideak egunotan iragartzen ari diren moduan, hilabetea betetzear duen Gipuzkoa Zutik-en fase aldaketa baten aurrean gaude. Orain artekoaren balantzea egin eta hurrengo fasea zehazten hasiko dira Donostian, datozen bi egunotarako deitu dituzten ekimenetan:

Gipuzkoa Zutik, Donostian:

Ekainak 21, asteartea

17:00-19:00 Mugimendu tailerra, Bulebarrean: "Kaleak, gorputzak gureak dira". Dinamizatzailea: Edur Epelde. Gipuzkoa Zutikeko kideen gorputzetan eragin duena landuko dute.

18:00 Haurrentzako jolasak, Bulebarrean.

19:00 Asanblada, Gipuzkoa Plazan. Orain arteko bidearen balorazioa.

Ekainak 22, asteazkena

17:00-19:00 "Herri desobedientzia tailerra", Bulebarrean. Irati Tobar eta Jonek dinamizatua.

18:00 Haurrentzako jolasak, Bulebarrean.

19:00 Asanblada, Gipuzkoa Plazan. Hurrengo fasea irudikatu eta zehaztea.

Asanblada ostean: P(R)ENTSÁURRENGOA fase aldaketa irudikatuko duen ekintza kolektiboa. Ekarri ileordeak eta maskarillak!

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik

Twitter: @GipuzkoaZutik

Buruntzaldea Zutik

Twitter: @buruntzazutik