Aizkorri eta Arantzazura mendi irteera, uztailaren 10ean

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 22a, 08:30

Uztailaren 10erako iragarri dute Andatza M.K.T.-k hurrengo txangoa. “Otzaurtera autobusez abiatuko gara, Aizkorri mendia igo eta Arantzazura joateko”, antolatzaileek berri eman dutenez. Irteera honek, urte luzez Usurbilgo jaien ostean antolatu izan duten Pirinioetako asteburupasa ordezkatuko du. 2 eguneko txango hau, irailera atzeratu dute aurten. Gogoan izan, udaberrian bideratu zuten izen ematea. Plazak beteta daude jada, antolatzaileek ohartarazi dutenez. Izena emana dutenak irailaren 9tik 11ra Ordesara joango dira, “Monte Perdido eta Tozal de Mallo egiteko asmoz. Gorizeko aterpean eta Torlako Refugio Lucien Brieten ostatua hartuko dugu”.

Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu

Eguna: uztailak 10, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik eta autobusez.

Ibilbidea: 18 km.

Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin uztailaren 6a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua, ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria Andatza M.K.T.-k eramango du.

-Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa izango da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean izatea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean.

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Hurrengo irteerak

-Uztailak 10: Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu.

-Irailak 9-11: 3 eguneko irteera Ordesara:

Lehen eguna: Pradera-Góriz.

Bigarren eguna: Góriz-Monte Perdido-Faja Pelay-Pradera.

Hirugarren eguna: Pradera-Tozal de Mallo.

-Urriak 2: irteera Iparraldera: Heleta-Hortzaize.

-Azaroak 5: Toloño.

-Azaroak 24-26: Mendi Astea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info