San Juanetako oilasko biltzaileen bazkaritarako txartelak eskuratzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 22a, 10:00

Asteazken hau, ekainaren 21era arte eskuratu ditzakezue, Kalezarreko jaien baitan, larunbatean ospatuko den Oilasko Biltzaileen Eguneko bazkaritarako txartelak. Kaffa kafetegian dituzue salgai. Txartela erosi eta larunbatean bazkalorduan aurkeztu. Honez gain, kontuan izan antolatzaileek zabaldu duten oharra. "Bazkaltzeko etxeko tresnak, etxetik ekarri beharko dira", aipatu moduan, txartelarekin batera. Goizean egingo den oilasko biltzaile txikien irteeraren ostean bilduko dira bazkaritarako Kalezarren. Auzoan dena prest dute, ostegunetik aurrera festetan murgiltzeko. Honatx Jai Batzordeak aurtengorako josi duen egitaraua:

Ekainak 23, osteguna: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna

11:30 Meza nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 "Gorritiren Showa". 

17:00 Buruhandiak.

19:00 Soka dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.


23:30 Kontzertuak: Floxbin, Eratu eta Erokomeri.

Ekainak 25, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era).

16:00 Musa (izen ematea 15:30etan itxiko da).

17:00 Herriko dantzariak.

Ondoren, buruhandiak.

Jarraian, auzotarren arteko jokoak.

00:00 DJ Seymar.

Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna

10:00 XIV. Ume Krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.