"Bizitzaren aldeko mugimendu hau Gipuzkoa mailan hedatzen ari dela ikusita, pozik eta harro esan dezakegu hasieratik bilatzen genuen txinparta piztu dela, eta gero eta jende gehiago animatu dela era batean edo bestean, hemen edo han parte hartzera. Adibide bezala, astelehen gauean 400 pertsonek asanblada eta 50 lagunek lo egin dute Arrasaten, Mankomunitatearen aurrean, erraustegiaren aurka eta bertan eraiki nahi duten zabortegia ere sinbolo gisa hartuta", berri eman dute Gipuzkoa Zutik-etik. Oiartzunen ere lanketa betean dira. Adibide batzuk baino ez, Gipuzkoa erraustegiaren eta eliteen aurka zutitzen doala ikusteko.
Fase aldaketa baten aurrean da mugimendua, igandeko asanbladaz geroztik. Ekainaren 19ko hitzorduan, "oso erabaki garrantzitsuak hartu genituen. Nagusiki, 22 gau eta 23 egunen ostean, beste fase bat irekitzea erabaki genuen: Donostian egon den kanpaldi iraunkorretik herrietan sortzen ari diren dinamika anitzetara, hain zuzen". Ildo horretatik asanblada garrantzitsua deitu dute asteazken honetarako 19:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan. "Aurrera begira egin beharreko bideaz" ariko dira gaurkoan. Ekimen gehiago ere deitu dituzte:
Gipuzkoa Zutik, Donostian:
Ekainak 22, asteazkena
17:00-19:00 "Herri desobedientzia tailerra", Bulebarrean. Irati Tobar eta Jonek dinamizatua.
18:00 Haurrentzako jolasak, Bulebarrean.
19:00 Asanblada, Gipuzkoa Plazan. Hurrengo fasea irudikatu eta zehaztea.
Asanblada ostean: P(R)ENTSÁURRENGOA fase aldaketa irudikatuko duen ekintza kolektiboa. Ekarri ileordeak eta maskarillak!
Gipuzkoa Zutik
Facebook: Gipuzkoa Zutik
Twitter: @GipuzkoaZutik
Buruntzaldea Zutik
Twitter: @buruntzazutik