Lau jai egun izango dituzte Kalezarko San Juanek. Gaur, San Juan bezperako ospakizunekin hasi eta asteburura luzatuko dira. Eskean irtengo dira bazkalostean, bertsolari eta trikitilariekin. Eta goizaldera arte luzatuko duten ibilbide horretan egingo dituzten geldialdietan, nabarmentzekoa, 22:00etan auzoan egingo dutena, San Juan suaren bueltan. Urteko gau magikoena hemen da:
Ekainak 23, osteguna: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna
11:30 Meza nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 "Gorritiren Showa".
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
23:30 Kontzertuak: Floxbin, Eratu eta Erokomeri.
Ekainak 25, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era).
16:00 Musa (izen ematea 15:30etan itxiko da).
17:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, buruhandiak.
Jarraian, auzotarren arteko jokoak.
00:00 DJ Seymar.
Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna
10:00 XIV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.