San Juan suan maskarilekin argazkiak ateratzeko deia egin du Gipuzkoa Zutikek

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 23a, 01:35

Ostegun gau honetan piztuko diren San Joan su ezberdinen bueltan bilduko direnentzako deialdia; jantzi maskarila eta atera argazkia. Hortxe Gipuzkoa Zutikek luzatu duen gonbita. "#SutanGaude-la adierazteko jarri maskarila eta atera argazkiak zure herriko San Joan suan #SutanGaude traolarekin".

Fase berria

Etapa berria abiatu du mugimenduak. Donostiako kanpaldi iraunkorrari amaiera ematea erabaki dute, baina ez da inolaz ere hemen etengo, maiatzaren 29an abiatu zuten dinamika, ohar bidez jakinarazi dutenez:

"Gipuzkoa Zutik ez da bukatu, hasi besterik ez da egin. Donostiako plazak hartu ditugu eta gehiagora goaz, ilusioz bete garelako eta gure artean saretu garelako. Lotara etxera goaz, loa eta elkarren zaintza ezinbestekoa dugulako. Eta etxera goaz kaleetan ekintzak egiten jarraituko dugulako, asanbladetan elkartuko garela ziur gaudelako.

Honekin etapa berri bat hasten da, erraustu gabe Gipuzkoan sua zabalduko duena. Jaietan egongo gara, udan zehar indarrak batuko ditugu. Irailean bueltatuko gara eta erraustegiaren obrak geldituko ditugu, proiektu bidegabe guztiak geldituko ditugu.

Erraustegia geldituko dugu,

Ustelak lurpera bizitza da handiena."

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik

Twitter: @GipuzkoaZutik

Buruntzaldea Zutik

Twitter: @buruntzazutik