5 herritar aurkeztu dira aurtengo ediziora; Arantzazu Aranburu, Beñat Larrañaga, Imanol Zarautz, Iñaki Agirresarobe eta Jon Aizpurua. Lanotatik hiru hautatu behar zituen epaimahaiak, eta lehia estua izan omen da. Hartu duten erabakiaren berri, ostegun honetan Sutegin ospatu den ekitaldian eman dute. Iaz bezala, Imanol Zarautzek jantzi du 2016ko txapela. Jon Aizpurua eta Iñaki Agirresarobe izan dira saritu dituzten beste bi lagunak. Zorionak!
Sarituek idatziz aurkezturiko lanak, ezinhobeto abestuz aurkeztu dizkigute kultur etxeko auditorioan. Txapelketa sustatzen jarraitu asmo du Bota Punttubak. 2017an ospatuko den 41. edizioa indarberritzeko asmotan dira.
Sarituak
1-Imanol Zarautz: txapela, 200 euro eta oroigarria.
2-Jon Aizpurua: 150 euro eta oroigarria.
3-Iñaki Agirresarobe: 100 euro eta oroigarria.