Usadio zaharrek bizirik segitzen dutela argi geratu da bart. Argi bai, pasa berri duguna, inoizko gau argitsuena izan dugu eta. Ikusi besterik ez zen, nonahi etxe atarietan, auzuneetan piztu ziren sutzarrak. Pikaolakoa tartean; bertan piztutako San Juan suak eta eskeak abiararazi ditu, igandera arte luzatuko diren Kalezarko jaiak.
Haur eta gurasoen parte hartze nabarmena erakarri zuen hitzorduan, sutzar galanta piztu zuten oraingoan ere. Aipatzekoa, sutara botatako materiala; ikusi genuenagatik, papera eta kartoia. Haur eta gaztetxo askok, amaitu berri duten ikasturteko ikasmateriala erretzeko baliatu zuten unea.
Euri tantak hasi zituen arren, tantok ez zuten sua amatatu, ezta gutxiagorik ere. Haizeagatik ordea, zenbait uneetan kontu handiz ibili beharra izan zen. Haizeak, sugarretatik erretzen ari ziren paper eta kartoi zatiak inguruetara sakabanatzen hasi baitzen. Baina beharrezko segurtasun neurriak hartu zituztenez, normaltasun osoz ospatu zen ekitaldia. Sutzarraren ondoan, eskean irtendakoak; bertsolariak bertsotan, eta trikitilarien erritmora bazkalostean abiaturiko biran irtendakoak dantzan.
San Juanetan da Kalezar. San Juan Eguna ostiral honetan:
Ekainak 24, ostirala: San Juan Eguna
11:30 Meza nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 "Gorritiren Showa".
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
23:30 Kontzertuak: Floxbin, Eratu eta Erokomeri.
Ekainak 25, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era).
16:00 Musa (izen ematea 15:30etan itxiko da).
17:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, buruhandiak.
Jarraian, auzotarren arteko jokoak.
00:00 DJ Seymar.
Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna
10:00 XIV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.