Urte luzeetako ibilbidea egina du "Gorritiren Showa" gisa ezagutzen dugun ekitaldiak. Ponien gainean paseatu edota xexenen aurretik lasterka egiteko aukera eskaintzen duen ekimenean lekuko aldaketa eman da azken urteotan. Gorriti ezagunak gazteen esku utzi du ekitaldion ardura. Baina gertutik zaintzen segitzen ditu. Publikora begira jarriz gero, jendartean hortxe egoten da. Gaur ere Kalezarko San Juanetan egin duten ekitaldian ere izan da, ekitaldiaren nondik norakoak adi asko segitzen eta uneren batean saioa bera zuzentzen laguntzen ere bai.
Oporraldiak hasi berri dituzten haur eta gaztetxoek bete dute plaza, San Juan Eguna ospatzen ari diren helduekin batera. Ponien gainean paseatu dute. Xexenen aurka korrika egin eta toreatzen ahalegindu dira, baina ezin, bizi askoak ziren eta, Gorritik Kalezarrera ekarritako animaliak. Irudiotan bildu dugu ekitaldia: