Ingemarreko langileen aldeko mozioa aurkeztuko dute, datorren osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 24a, 09:28

Datorren asteartean izango da ekaineko osoko bilkura; hilaren 28an. Eguneko gai zerrendan, jada bi aste pasatxoz greba mugagabean diren Ingemarreko langileen egoera hizpide izango dute. Udal gobernu taldeak mozioa aurkeztuko du, eztabaidatu eta bozkatua izan dadin.

Mozioaren zirriborroa, aurreko ostiralean aurkeztu zien Xabier Arregi alkateak egun osoz lantegi atarian biltzen diren langileei. Haien ekarpenak jasotzen aritu ziren, babesa eta elkartasuna adierazteaz gain. Mozioaren bidez, langileen alde egin eta irtenbide bat bilatzeko Udalaren esku dagoen guztia egiteko prestutasuna adieraziko da.

Mozio honez gain, gaiok ere photon hartuko dituzte udal ordezkariek:

Osoko bilkura

Eguna: ekainak 28, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.

Gai zerrenda:

1-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko maiatzaren 23tik ekainaren 17ra (2016/0484-2016/0602).

2-"Harrera Taldea" elkarte asistentzialari lokal baten lagapena egitea.

3-Mozioa: Mandela Arauak.

4-Mozioa: Aniztasun eta identitate sexualen aldeko Adierazpena.

5-Mozioa: Usurbilgo Ingemarreko langileak greban.

6-Galdera-eskaerak.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.