Eskutan izango duzue honez gero. Hala ez bada etxeko postontzian begiratu. Kalean da , Usurbilgo Udalak banatu du jada, hurrengo astean ospatuko ditugun jaietako egitaraua. Intza Salsamendi usurbildarrak diseinatu du, tolesgarria izan eta zatika ebaki daitekeen programa. Zer dakarten aurtengo jaiek? Denetariko hitzorduez ederki hornituak datozen lau jai egun. Girotzen hasteko, igande honetan pala eta futbito txapelketen finalak, kirol egokituko erakustaldiarekin batera:
Ekainak 26, igandea
17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
22:00 Futbito txapelketako finalak.
Amaieran, sari banaketa.
Ekainak 30, osteguna
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera.
10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa. Oharra: materiala bertan banatuko da.
13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.
14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko biltzaileen jolasak.
18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik.
19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera udaletxetik, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
20:00 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia frontoian.
23:00 Txosnagunean herriko taldeak: Arto2xar eta Zaparra.
Uztailak 1, ostirala
10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
10:00-13:30 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
10:30-12:30 Ginkana Oiardo Kiroldegian, Artzabalen, frontoian eta Udarregi Ikastolan.
11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak ekarrita.
14:00 Gazte bazkaria txosnetan.
Jarraian, Motxaila Band Elektrotxaranga.
14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian.
15:00-17:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
16:00 Ur bataioa Kiroldegian.
16:30 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
17:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean.
18:00 Txokolatea Askatasuna plazan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
19:00 Helduen danborrada.
23:00 Kontzertua frontoian: Anje Duhalde bere taldearekin eta Niko Etxart Hapa Hapa taldearekin.
00:30 Helduen danborrada.
01:00 Kontzertuarekin jarraitzea.
02:30 Txosnaguneko kontzertua: Eskean Kristo eta Eromeria.
Uztailak 2, larunbata
09:00 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku Taldea.
14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
16:00 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
17:00 Ur eta Zikin jolasak Artzabalen.
18:00 Herri-kirolak eta idi-dema.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
18:30 Erromeria txosnetan: Oskar eta Aitziber Estanga.
19:00 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).
22:30 Kontzertua frontoian: Kezka+Hesian.
02:30 Las Tea Party Dj´s txosnetan.
Uztailak 3, igandea
07:00 Eonian! Elektrotxaranga.
09:00 Gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:30 Zanpantzarrak.
11:30 Erraldoi eta buruhandien I. Topaketa.
12:00 Herri Kirolak: Gipuzkoako 2. mailako aizkolari txapelketa eta Harri Jasotzaile Txapelketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega jauregian.
16:00 Mus Txapelketa txosnetan.
16:00 Xakea haur eta helduentzat, Askatasuna plaza inguruan. Ekarri kamiseta bat eta bertan margotuko dugu!.
16:30 Esku Pilota Txapelketako finalak.
17:00 Burrunba elektrotxaranga.
18:00 Auntoke txapelketa.
18:00 Erraldoi eta buruhandien I. Topaketa.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
20:00 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Unai Agirre, Eli Pagola eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Iñaxio Usarralde.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jarraian, Rukula+Erokomeri erromeria txosnetan.
Oharra: zapi koadroduna jantzita agertu festetara.
Erakusketak:
-"Ikimilikiliklik, JA. Artzeren unibertsoa" erakusketa uztailaren 3ra arte Potxoenean.
Ordutegia: astelehenetik igandera, 12:00-14:00 artean; asteazkenetik larunbatera, 18:00-20:00 artean.
-Zirriborro tailerrekoen eta Labore taldekoen erakusketa, ekainaren 30etik uztailaren 3ra Sutegiko aretoan. Ordutegia: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.