Soka-dantza, iruditan

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 24a, 20:23

Soka dantza San Joan jaietako ekitaldi hunkigarrienetakoa izan ohi da. Urtero bi auzotar omentzen dituzte Kalezarren egiten den dantza saio honetan. Aurtengoan, Miguel Izeta eta Anttoni Arruti omendu dituzte. Ohiturari jarraituz, lore-sorta bana eman diete, eta soka-dantza eskaini diete segidan. Bideo honetan jaso ditugu ekitaldiaren hainbat pasarte.