Kirol taldeen denboraldiko agurra gaur, festa giroan

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 25a, 11:30

Usurbil F.T. eta Usurbil K.E. 2015-16 denboraldia agurtzen ari dira, dakiten modurik hoberenean; kirola eginez lagun artean. Jokalari gaztetxoenekin bildu da Usurbil F.T. goizean Oiardo Kiroldegian. Hainbat jolas egin dituzte. Askatasuna plazan bazkaldu dute gero. Usurbil F.T.-ko kideak, Atxegan afalduz ospatuko dute denboraldi amaiera.

Usurbil K.E.-k ere egun osoan zehar eskubaloi neurketak antolatu ditu elkarte kideen artean. Gauean Askatasuna plazan bilduko dira herri afaritarako. Afaritan sariak banatu asmo dituzte.