Hauteskunde eguna igande honetan. Goizeko 09:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte zabalduko dira hauteslekuak, herriko txoko desberdinetan. 3 hauteskunde mahai kokatuko dituzte Udarregi Ikastolan Kaxkoko eta Atxegaldeko bizilagunentzat, 2 mahai Kalezarko Haur Eskolan, eta hautesleku bana kokatuko dute, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Elkartean eta Aginagako Ikastetxean. 20:00etan, hauteslekuak itxita hasiko da bozken zenbaketa eta gau partean ezagutuko ditugu emaitzak. Emaitzen berri jaso ahala, noaua.eus atarian eta sare sozialen bidez zabaltzen joango gara. Gogoan izan, bi erakunde eraberritzeko bozka dezakezuela; Madrilgo Diputatuen Kongresurako eta Senaturako.
Hego Euskal Herriak Madrilgo Diputatuen Kongresuan izango duen ordezkari kopurua
Araba: 4.
Bizkaia: 8.
Gipuzkoa: 6.
Nafarroa: 5.
Guztira: 23.
11 hautagai zerrenda Kongresurako, bat gutxiago Senaturako
Gipuzkoatik 11 hautagai zerrenda aurkeztu dira Diputatuen Kongresu berria osatzeko ekainaren 26ko bozketetara: EAJ-PNV, PP, EHBildu, PSE, PACMA, P-LIB, Ciudadanos, Recortes Cero-Grupo Verde, Elkarrekin Ahal Dugu, PCPE eta UPyD. Bat gutxiago, 10 hautagai zerrenda Madrilgo Senaturako: EAJ-PNV, PP, EHBildu, PSE, PACMA, P-LIB, Ciudadanos, Recortes Cero-Grupo Verde, Elkarrekin Ahal Dugu eta PCPE. Esteka honetan dituzue hautagai zerrenda guztiak:
Ekainaren 26ko bozketetera, Gipuzkoatik aurkeztu diren hautagai zerrendak
Elkarrizketak hautagaiei
Usurbilgo Udalean ordezkaritza duten hiru udal taldeetako Gipuzkoako zerrendaburuei eginiko elkarrizketak argitaratu ditugu astekari honetan. Esteka honetan dituzue haien adierazpenak:
Egutegia
-Ekainak 24: gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina.
- Ekainak 25: gogoeta eguna.
- Ekainak 26: hauteskunde eguna.
- Ekainak 29: hauteskunde batzordeek botoen zenbaketa orokorra hasiko dute.
-Uztailak 19: 10:00etan, Kongresua eta Senatua eratzeko ekitaldiak.
Ekainaren 26ko hauteskundeak: egutegia
Abenduaren 20ko emaitzak Usurbilen: http://www.noaua.eus/2015/12/21/pse-k-eta-ehbild…rdiak-baliatu-du/