Dantzarien saioa eta auzotarren arteko jokoak gaur, Kalezarko jaietan

Noaua Aldizkaria 2016ko ekainaren 25a

Kalezarko San Joanak azken txanpan dira. Oilasko biltzaileen eguna ospatzen ari dira larunbat honetan. Datozen orduotan, Orbeldi Dantza Taldekoen emanaldia eta auzotarren arteko jokoak programatu dituzte:

Ekainak 25, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 15etik 21era).

16:00 Musa (izen ematea 15:30etan itxiko da).

17:00 Herriko dantzariak.

Ondoren, buruhandiak.

Jarraian, auzotarren arteko jokoak.

00:00 DJ Seymar.

Ekainak 26, igandea: Umeen Eguna

10:00 XIV. Ume Krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA