Auzotarren arteko jokoetan, Agustin Martikorena omendu dute

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 25a, 20:15

Auzotarren arteko jokoetan, Agustin Martikorena omentzeko tartea hartu dute. Gazteei sokatiran eta bestelako herri kiroletan laguntzen aritzen zen Agustin. Duela gutxi zendu da baina bere lagunek eta Kalezarko Jai Batzordekoek ondo gogoan dute oraindik.

Gazteak eta helduak bat eginik, agurra dantzatu diote. Jaietako ekitaldi hunkigarrena izan da, ezbairik gabe. Lore-sorta batzuk eman dizkiete Agustinen etxekoei eta lehian jarraitu dute gazteek. Jai-giroak aurrera darrai Kalezarren.

 

Herriko dantzarien erakustaldia

Lehenago, Orbeldi Dantza Taldekoak izan dira Kalezarren. Dantza ikusgarriak eskaini dituzte. Bideo honetan jaso ditugu pasarte batzuk.