%64,44ko parte hartzea, abstentzioak 4 puntu gora Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko eka. 27a, 07:10

Parte hartzeak behera egin du, beste modu batean esanda, abstentzioak gora igande honetan ospatu diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 4 puntu guztira, iragan abenduaren 20ko bozketekin alderatzen badugu. Eguerdian ezagutzera eman zen lehen parte hartze datuak jada parte hartzean beherakada ematen ari zela argi utzi zuen. Arratsaldeko bigarren parte hartze datuak joera hau berretsi zuen. Badirudi, gero, azken orduan, zertxobait igo zela eta azkenean, %64,44ko parte hartzea izan dute hauteskundeok Usurbilen. Iragan abenduaren 20an bozka eskubidea zuten usurbildarren %68,83k parte hartu zuten Madrilgo Diputatuen Kongresu eta Senatua berritzeko hauteskundeetan.

Usurbil

2016/06/26

Bozkak: 3.014 (%64,44).

Abstentzioa: 1.663 (%35,56).

Bozka baliogabeak: 19 (%0,63).

Bozka zuriak: 15 (%0,50).

2015/12/20

Bozkak: 3.219 (%68,83).

Abstentzioa: 1.458 (%31,17).

Bozka baliogabeak: 11 (%0,34).

Bozka zuriak: 21  (%0,65).

Parte hartzearen bilakaera egunean zehar

Usurbil

2016/06/26

Ezagutzera eman den lehen parte hartze datua: %35,62.

Ezagutzera eman den bigarren parte hartze datua:  %49,88.

Behin betiko parte hartze datua: %64,44.

2015/12/20

Ezagutzera eman zen lehen parte hartze datua: %38,44.

Ezagutzera eman zen bigarren parte hartze datua:%57,99.

Behin betiko parte hartze datua: %68,83.