EHBildu nagusitu da Usurbilen, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Bozken %23,71 eskuratuta, guztira 1.109 herritarrek babestu dute koalizioaren hautagai zerrenda. Atzetik, 300 bat bozketatara geratu da Ahal Dugu; 868 bozo (%18,56) eta hirugarren EAJ. Jeltzaleek 550 bozka (%11,76) jaso dituzte guztira.
Abenduaren 20ko hauteskundeekin alderatuta, modu proportzionalean alderdi guztiek galera izan dute bozka kopuruan. Ez ahaztu, abstentzioak 4 puntu egin duela gora oraingoan, aurreko deialdiko %31,39tik %35,56ra. Bozka eskubidea zuten hiru usurbildarretik batek hauteskundeotan parte hartzeari uko egin zion atzo; 4.677 usurbildarretik 1.663 lagunek. Estatu espainiarreko %30,16ko abstentzioa bost puntutan gainditu du Usurbilgoak. Hego Euskal Herrira etorrita, %32,56koa izan da bozkatu gabe geratu diren herritaren ehunekoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, %29,42koa Nafarroan. Gipuzkoan %34,29koa.
Auzoka helarazi dizkiguten datuak dituzue segidan. Auzo guztietan EHBildu nagusitu da. Bigarren alderdi bozkatuena Ahal Dugu izan da. Aginagan soilik izan da hirugarren indar bozkatuena, tarte txikiz bada ere, EAJ-ren atzetik.
2016/06/26
2015/12/20